
Santikurutze Kanpezu herriaren sarrerara iritsi gara. A-132 errepidea igaro eta herrian sartuko gara, Arrabal kaletik, honek plaza nagusira eramango gaitu. Horren atzean dago eliza. Gure bidea herriaren atze aldetik igarotzen da. Yoar kalean Torkarako Bideagatik galdetuko dugu, mendi-bide horrek eramango baikaitu Genevillaraino.
Bideko
seinale gorri eta zuriek adieraziko digute zein bide jarraitu. Herritik
200mra, mendi-bide zabala utzi eta beste bide ez hain garbia hartuko
dugu, gure eskuinera abiatzen dena, angelu zuzena eginez. Beti aurrera
jarraituko dugu mendi-bide honetatik. 4,5km egin ondoren, bidea
eskuinera biratzen da, eta NA-743 errepide asfaltatura iritsiko gara.
Bide honek eramango gaitu Genevillara.Inaziotar Bidea
1522 urte hartan
Loiolako Ignazio, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin
zuen erromesaldia berregitera abiatu gara, gizon-emakume laiko eta jesuita
taldetxo bat, Jesusen Lagundiaren ekimenez eta bultzadaz. Gure helburua, XXI.
mendeko gizon-emakumeei erromesaldi esperientzia bat eskaintzea da, gizon
unibertsal honen prozesu espiritual bera jarraituz.
Erromesak altxor
bilatzaileak dira. Urre bila dabiltzanak bezalaxe, erromesak ere bilatzeko
egarriak bultzatuta mugitzen dira. Bilatutako altxorrak barrukoak dira beti:
barkamena edo adiskidetzea, bizitzari beste norabide edo biziera bat bilatze,
egindako aukeraren baten berrespena, norbait edo zerbaitekiko aldeak markatzea,
norbere nortasuna bilatzea edo lantzea, norbere idealak garbitzea… Erromesa
beti da ase gabe dagoen gizon edo emakume bat, baina nolabait sumatzen duena,
bere barruko huts hori baketzea posible dela uste duena… eta bidean jartzen da.
Gaur egungo erromesak, “ameskeria kontsumistaren” zentzugabekeriari egin behar
dio aurre, asetasunaren, plazeraren – gozamenaren etengabeko bilaketa gisa
ulertuz, ia gogoetarik egin gabe eta onartutako erantzukizunik gabe.

No hay comentarios:
Publicar un comentario