martes, 5 de junio de 2012

IV Mendi Ibilbidea Kanpezu Izkialde. Igandea, 2012ko ekainak 10a



IV KANPEZU-IZKIALDE MENDI-MARTXA

http://ioarmendi.mifotoblog.com/fotogalerias.php

IV KANPEZU-IZKIALDE MENDI-MARTXA
Santikurutze Kanpezu, 2012ko ekainaren 10ean, 8:00etan
IOAR A.D.-k antolatuta
IBILBIDEAREN OINARRIZKO DESKRIBAPENA
Ibilbidea 2012ko ekainaren 10ean , goizeko 8:00etan Santikurutze Kanpezuko plazatik abiatuko da.
Lehen 5 kilometroak alde handirik gabe garatzen dira artadiak, hariztiak eta soroen bidez Ioar mendiko ipar isurialdean zehar, SW norabidean Genevilla....
herriaren ingurura heldu arte (ureztatze-baltza). Bidezidorretik eta pagadian erosoen bidez (Aguilar de Kodes-era bide zaharra) 1. Igoerari aurre egiten dio izen bereko mendateraino (935 m) Kodes mendilerroaren gailurretan “Sierra Chiquita” izenekoaren ondoan (994 m, eskubira utziko duguna).
Puntu honetan bi bide ditugu Ioarrera heltzeko:
-         Ibilbide motza: gailurraldea igoera jarraituan segitzen du, E norabidean Humada (1155 m) eta Grudo (1365 m) mendi-gailurrak gaindituz.
-         Ibilbide luzea:  aurrekoa baino zorrotzagoa, Kodes Mendilerroaren hego isurialdetik jeisten da SE norabidean artadiak zeharkatuz Azuelo aterpetxera heldu arte,  berritutako artzainen aintzinako etxola, non hornidura-tokia bat egongo den  (solidoa zein likidoa); Ioarrera igoera maldatsua igotzeko indarra hartzea komeni da Penitente Haran eder eta ezezagunetik (konglomeratu-tontor batzuk osatuta, non “Dos Hermanas” nabarmentzen diren), gero Peña Blanca (1249 m) eta Risco Royo (1321 m) gailurrak inguratuz. Adi egon behar da “Ventana de las Brujas” leihoa aurkitzeko.
Ioarren (1414 m), Kodes mendilerroko gailurrik nabarmena eta eguneko ibilbidearen amaiera hornidura-tokia egongo da (solido zein likido) mendizale guztientzat, ibilbide motza ala luzea aukeratu dutelarik.
Guztientzat jaitsiera bera izango da: bide eta pagadi freskotik La Llana (Ioar mendiaren ipar-isurialdeko lautada) eta La Vuelta barrutietatik pasatuz, mendi-hegalean zehar ibiltzeko Nazar trakartera. Pistatik Ibernaloko Baselizara jaitsiko gara non azkeneko hornidura-tokia (solido zein likido) egongo den, eta partehartzaileei oparia banatuko zaie. Santikurutze Kanpezura jaitsiera bide zaharratik seinalatuko da. Ibilbide osoa plastikozko zintak markatuta egongo da.
DATU INTERESGARRIAK
Luzera (ibilbide luzea): 20,2 km
Pilatutako aldea (ibilbide luzea): 1098 m
Luzera (ibilbide motza): 18,3 km
Pilatutako aldea (ibilbide motza): 836 m
Ibilbide osoak 4 eta 5 ordu bitartean iraunduko duela uste da, denbora horri geldierak gehitu beharko zaizkio.
Martxa honen helburu nagusia Kodes mendilerroaren inguruan gutxien ezagututako ibilbide batzuk egitea eta haren paisaiak disfrutatzea da, beraz, ez da lehiakorra. Ibilbidea gailur desberdinetan, intereseko lekuetan eta hornidura-tokietan geldiuneak egiteko diseinatu da, goiz ederra pasatzeko asmoz. Irteeran ibilbidearen mapak banatuko dira eta interesa duten lekuetako azalpenak.

ARGAZKI LEHIAKETA
Martxa honen helburua ibilbidea presarik gabe egitea izanda, bidean argazkiak egiteko gonbitea luzatzen dizuegu: paisaiak, parte-hartzaileak eta ingurunea, flora eta fauna.... Martxan izena emandako pertsona bakoitzak gehienez 3 argazkiak bidal diezazkiguke ioarmendi@gmail.com helbide elektronikora eta argazki lehiaketan parte hartu. Mezuan partaidearen datuez gain, argazkiaren eta argazkia egin den lekuaren aipamen bat egin beharko da. Irabazleak Arabako Mendialdeko produktu-sorta jasoko du, eta bere argazkia datorren urteko kartelean publizidade moduan sartuko da; era berean http://ioarmendi.mifotoblog.com webgunean jarriko da aukeratutako beste argazkiekin eta Santikurutze Kanpezuko lokal batean proiektatuko da. Epaimahaiaren erabakia, antolakuntzan dauden kideek osatuta, irabazleari zuzenean jakinaraziko zaio eta esandako web gunean argitaratuko da martxaren egunetik hilabete bateko epean.

IZEN-EMATEA
Ekainaren 6a bitartean egin daiteke (hau barne) inskripzio-kuota banaka sartu behar da, hau mendian federatutakoentzat 10 € izango da eta ez federatutakoentzat 12 € (istripu-asegurua barne). Diru-sartzea ondorengo kontu-korronteren batean egin behar da:
EUSKADIKO KUTXA: 3035 0163 15 1631013650
VITAL KUTXA: 2097 0235 03 0102926010
Frogagirian izena eta bi abizenak adierazi beharko dira:
Ordainketa eta gero, izen-ematea egin beharko da eskaintzen diren bi modalitate hautako bat erabiliz:
-         ioarmendi@gmail.com helbidera bidalitako mezu elektroniko bidez
-         945378262 telefonoan
Hurrengoa adieraziz[1]:
IZENA:
ABIZENAK:
N.A.N.:
JAIOTZE-DATA:
DIRU-SARTZEAREN DATA ETA BULEGOA:
HELBIDEA:
HERRIA:
K.P.:
LURRALDEA:
POSTA-ELEKTRONIKOA:
TELEFONOA:
MENDI-FEDERATUA (bai/ez):
KLUBA:

Parte-hartzaileek izena emateko mahaian martxa hasi baino lehen, 7:00etatik  aurrera ordain-agiria eta mendian federatu izatearen karneta aukeztu beharko dute (izatekotan).
Gehienez 200 parte-hartzailek eman dezakete izena, inskripzio-ordena jarraituz erregistratuko direnak. Aurrez izena-emandakoen zerrenda aldian-aldian eguneratzen joango da.

-   Antolakuntza-taldeak ibilbidearen bidea aldatu dezake, egokia ikusten badu. Modu berean, eguraldiak behartuta edota ezuzte batengatik martxa atzeratu edota bertan-behera utz dezake.
-     Antolakuntza-taldeak parte-hartzaileek jaso edo eragin ditzaketen ezbeharren erantzukizuna ez du bere gain hartuko.
-      Santikurutze Kanpezuko kiroldegian dutxa-zerbitzua egongo da.
-      Inskripzioak oinarri hauek onartzea dakar.


IBILBIDEAREN MAPA
 Martxa motza urdin kolorez markatu da aldiz, martxa luzearen ibilbidea (motzaren gehigarria) kolore laranjak adierazten du. Martxaren noranzkoa gezien bidez adierazita dago.

 KROKIS/IBILBIDEAREN PROFILA:








[1] Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999  Lege Organikoan xedatutakoa betetzeko, jasotako zure datu pertsonalak automatizatutako fitxero batean gordeko direlaren berri ematen da. Martxa honekiko harremanaren kudeaketa egiteko xedez. Izen-ematean adierazitako datuak izilpekoak dira, beraz, martxa honen etorkizuneko informazioetarako erabiliko dira soilik.
Irudi eskubideak. Partaide orok antolakuntza taldeari eta babesleei martxan grabatutako edozein bideo zein argazki libreki erabiltzeko eta argitaratzeko baimena ematen du. Datuetara sartu, horiek zuzendu, ezabatu eta baliogabetzeko eskubidea erabiltzeko ioarmendi@gmail.com helbidera posta-elektroniko bat bidali beharko da.

¿Quieres comentar este artículo? »



No hay comentarios:

Publicar un comentario