Sabin
Etxea inaute larunbat honetan bilakatu da Sabino´s House, eskoziar
lurraldea, non Highlandetako gaitak, kiltak, scotch pie-ak eta whiskyak
txalaparta soinuekin eta Inauterietako torraden zaporearekin nahastu
diren.
Anthony Or´tuzar Braweheartarren Wallaceren leinuaren oinordekoak Albia Gardens zelai berdeetan bere gerlari ausartekin batera aurkeztu ditu Euskotland berriaren oinarriak eta bizigarriak. Eskoziar oinordekoaren hitzetan “bihotza bero dugu Braveheart gure asaben antzera, baina hankak hotz daude. Euskadi Eskozian sartzea eskatzera gatoz, autodeterminazio erreferendumean parte hartzerik izan dezagun”.
“Egia da eurek petrolioa dutela, baina guk gasa dugu Bermeon, eta
orain Araban ere. Futbolean eta errugbian egiten dute. Guk ere bai.
Gaita jotzen dute eta guk txistua. Beren Herriak Highlandetako lur
garaiak dituzte eta Iparraldeko itsasoa dute ondoan. Guk Auñamendiak
ditugu eta Iparraldean Bizkaiko golkoa . Hego aldean, biok dugu
mendeetako auzia gure behealdeko auzokoekin. Biok dugu presidente
anfibioak: eurek Alec Salmon eta guk Patxilo Pez. Laburbiltzeko, ur
tanta bi gara, baina haiek erabakitzeko aukera izango dute, eta guk,
batek daki” azpimarratu du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario