Mikel Herrador
aukeratu dute Kanpezu Arabako Mendialdeko Koadrilako presidente
Gaur arratsaldean, Arabako Mendialdea osatzen duten 6 udalerrietako 10 batzarkideek Koadrilako Batzordea eratu dute.
Gaur arratsaldean, Kanpezu, Arraia-Maeztu, Lagrán, Urizaharra eta Harana udalerrietako 10 batzarkideek osatzen duten Kanpezu-Arabako Mendialdeko Koadrila eratu da.
Pedro Elosegi, Arabako Biltzar Nagusietako Presidentea izan da lehen bilera honen buru, eta bertan eskualde honetako ordezkariek Mikel Herrador aukeratu dute Kanpezu-Arabako Mendialdeko Koadrilako Presidente. Honela, Kanpezuko zinegotzia eta EAJ-PNVko ordezkariak, Angel Marcos Pz de Arrilucea, Arraia-Maeztuko alkate ohia eta jeltzalearen errelebua hartuko du legealdi berri honetan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario