1976ko otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zen eta saharar herriak urtero ospatzen du.
Marokok
legez kontra okupatu zuen Mendebaldeko Sahara eta nazioarteko
komunitateak ez du borondate politikorik agertu bidegabekeria historiko
honi amaiera emateko. Hori dela eta, errefuxiatuen kanpamenduetan drama
bat bizitzen ari da ikuspegi humanitariotik begiratuta. Halaber,
Marokok legez kontra okupatutako Mendebaldeko Saharako lurraldeetan bizi
diren milaka sahararren eskubide modu sistematikoan urratzen ditu.
Saharar
errepublikaren aldarrikapenaren 37. urteurrena dela eta, Araba Buru
Batzarrak saharar herriari bere elkartasuna adierazi nahi dio, Landaburu
Etxean errepublika honen bandera jarriz.
Horrez
gain, otsailaren 28an, osteguna, arratsaldeko 19:00etan Gasteizko
Guridi Zineman Fernando López Castilloren “Mar de Arena” dokumentala
proiektatuko da eta “Saharari Kantari” lehiaketa aurkeztuko da.
Esandako ekitaldian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario