2012/06/09
Iñigo
Urkullu EBBren presidenteak gaurkoan Gasteizen herri kargudunekin
partekatu duen ekitaldian baieztatu du erabateko doilorkeria dela
errolda manipulatzea. Hitz hauek erabili izan ditu Alderdi Popularrak
eta Espainiar Gobernuak Euskadiko errolda modifikatzeko egiten ari diren
saiakerez hitz egiterakoan.....
“Terrorismoak
ekarritako jazarpenaren ondorioen kalte ordaina aitzakiatzat hartuta,
Alderdi Popularra hauteskunde legeen modifikazioa aztertzen ari da,
errolda bera ere faltsutzeko. Euskadin botoa emateko aukera eman nahi
zaie inork ez daki nori, inork ez dakien estatuko zenbat hiritarri”
azaldu du EBBren Presidenteak.
Iñigo Urkulluren esanetan ”erabateko doilorkeria da errolda manipulatzea, legeak lorrintzea, hauteskunde emaitza zehatz bat lortzearren, joko arauak arbitrarioki modifikatzea. Joko arau hauek, duela gutxi aldatu ziren. Legebiltzarra murriztuta geratu zen, eta kanpoan geratu zen herri honetako soziologia politikaren zati bat. Eta, PSE eta PP alderdien arteko ituna indartzea lortu zuten, boto gehien eskuratu zituen indar politikoa- EAJ- gobernutik kanpo uzteko” .
Arabako Euzko Alderdi Jeltzaleko berrehun bat udal eta foru kargudun batu diren ekitaldian, Urkulluk zera azaldu du “iruzur berria bilatzeko tentaldian erori dena, jakin beza, Euzko Alderdi Jeltzaleak marra gorria jarri duela honetan. Euskadiren etorkizunerako bidean, euskal gizartearen aniztasuna errespetatzetik abiatu beharra dago, bere borondate burujabea errespetatzetik, hiritarren erabaki askea faltsutu gabe”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario