2012/06/17
EAJ-PNVren
EBBren presidente den Iñigo Urkulluk, Bastidan burutu den “Araba
Euskaraz” ekitaldian adierazi duenez,...
“euskara altxorra dugu eta gizarteak horrela hauteman behar du. Euskara gizarte osoaren altxorra da, ez bakarrik euskaraz dakitenena, euskaraz ez dakitenena ere bai, eta guztiok egin behar dugu ahalegina horrela senti dezaten. Entzutetsu bilakatu behar dugu euskara. Jendeak jakin behar du euskara aberastasunaren isla dela eta euskarara hurbiltzen ez den oro zerbait galtzen duela senti behar du”.
Urkulluren aburuz,
“euskara geure egin behar dugu. Geurea sentitu. Baloratu egin behar dugu
eta lau haizetara zabaldu. Guk egiten ez badugu ez duelako inork
egingo. Euskara ez dakitenengan, euskararekiko interesa, zaletasuna eta
ikasteko gogoa, sortarazi behar dugu, euskal gizarte aurreratu eta
eleanitza lortu nahi dugulako, eta eleaniztasun hori euskararen inguruan
eraikitzea delako gure konpromisoa. Euskara erakargarri egin behar
dugu, hiztun gehiago lortzeko. Haur eta gaztetxoentzat esparru ez
formaletako eskaintzari arreta berezia eman behar diogu, erabilera
aukerak sortuz eskolan lortzen duten ezaguera maila sendotu eta osatu
dezaten”.
“Zentzu horretan erabakigarria izan da bai ikastolek baita hezkuntza sistema osoak izan duen eragina gero eta gizarte elebidunagoa sortzeko ahaleginean” gaineratu du buruzagi abertzaleak.
Urkulluk azpimarratu duenez, “gaur Bastidako ikastolan bertako ikastolaren ibilbidea aitortu, eskertu eta zoriondu nahi dugu”. “Egun 174 ikasle daude Bastidako ikastolan, beraietariko batzuk gainera ikasle ohien seme-alabak dira, eta horrek proiektuaren arrakasta adierazten du”. “Herrian eta inguruan ikastola mugimendua indartsu dagoela ere erakusten digu. Herriko zein inguruko herrietako gurasoen %14ak bakarrik ezagutzen du euskara baina beraien haurrei igorri nahi diete”.
Bukatzeko, EBBren presidenteak azaldu duenez, “gaurkoa ez da ekimen isolatu bat. Argi dago gure gizarteak, euskal gizarteak, euskarazko hezkuntza sistemaren aldeko apustua egin duela. Eta horri esker lortu dugu, hein handi baten, gizarte gero eta elebidunagoa izatea. Nik gaur nire esker ona eta EAJren errekonozimendua eman nahi diet hezkuntza komunitatea osatzen duten eragileei, eta gazteenak animatu nahi ditut euskararekin harro egon daitezen eta euskara erabil dezaten. Euskara erabiltzeko borondatean dago gakoa, geure esku dago!”.

No hay comentarios:
Publicar un comentario