Larunbatean gauza atsegina izango zelakoan kanpezuko Elizan elkartu ginen . Mendialdeko koroak puntu puntuan azaldu ziren Suizako erlojua balitz bezala. Berehalaxe kanta goxoen oihartzunak ta soinu minberaren durundiak Elizako harriak esnatu egin zituzten.
Koroak liluragarriak!!,
Entzuleok adi ta erne!!
Mendialdea batek eginik!!!
MENDIALDEAN UDABERRIA KANTARI
Udaberriak lurra esnatu egiten du eta berarekin zuhaitzak,
landareak, lorak, hegaztiak, pertsonok… Uztaberribatmartxan, ametsak, gogoak…
10 urtebainogehiagodaramaguMendialdekokantutaldeekudaberriarekinbategiten
Urte hauetan beste talde batzuk eta beste pertsona
batzuk egon dira gurekin. Hauek ekarpenak egin dituzte, bihotzez eskertzen ditugunak. Beste talde berri batzuk
ere gehitu zaizkigu eta hori horrela jarraitzea espero eta nahi dugu
Gaurko topaketa posiblea da astero kantu taldeek egiten dituzten elkarguneei esker. Ez
krisialdiak, ezta neguaren jarduera moteltasunak ere ez dute euren abotsik
isildu eta urtean zehar gure herriei laguntzen diete jaietan, agurretan eta
beste hainbat jardueretan.Kultura eta baloreak
bultzatu egiten dituzte eta Mendialdeko pertsonen eta herrien arteko
komunikazioa indartzen dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario