Diputatuen
Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Josu Erkorekak iragarri du
Euzko Alderdi Jeltzaleak “Estatuko osasun sistemaren jasangarritasuna
bermatzeko eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko neurriak
biltzen dituen 16/2012 erret lege dekretuaren” kontra bozkatuko duela
datorren ostegunean Kongresuan. Era berean, Patxi Lopezen gobernuari
eskatu dio Jaurlaritzaren esku dauden tresna guztiak baliatu eta babes
hesi bat eraiki dezala murrizketa hauek ez dezaten Euskadin eraginik
izan.
Josu Erkorekak azaldu duenez, EAJ-PNVk dekretu honen kontra bozkatuko du lau arrazoi nagusirengatik:
Batetik, Mariano Rajoyren gobernuak ez duelako erreforma hau inorekin
adostu, ez talde parlamentarioekin ez eta Autonomia Erkidegoekin ere.
Bestetik, Erkorekak salatu duen bezala, erret dekretu bidez datorrelako,
“hain zuzen parlamentua argien mespretxatzen duen formula izanik”.
Hirugarrenik, erreforma hauek 25 urteko atzera pausua dakarte osasun
arloan, bai unibertsaltasunaren ikuspuntutik baita doakotasunarenetik
ere. Eta azkenik, Autonomia Erkidegoen eskumenak urratzen dituelako, eta
modu berezian Euskal Autonomia Erkidegoarenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario