Iñigo Urkullu EAJ-PNVren EBBren presidenteak aditzera eman duenez ezker abertzaleak “kapitulu propioa” eskaini beharko lieke ETAren biktimei, “ezker abertzaleari interesatzen zaizkion beste gaiak jorratzen diren adierazpenean ezkutatu” beharrean. Halaber, “terrorea praktikatu dutenengandik” banatzea proposatu die eta talde armatuari “oztopo egiten duzu eta bazter zaitez behingoz” esatea.
Europa Pressi eginiko adierazpenetan, Urkulluk azpimarratu duenez “ ezker abertzaleak autokritika sakona” egin behar du “bake bidezko eta iraunkorrerako asmo” horren barruan; gogoratu duenez “hori ez da ezker abertzalearen kontzeptua, baizik eta euskal gizarteak duela urte asko aldarrikatu duen zerbait”.
Era berean azpimarratu du EAJ-PNV moduko “beste batzuek” “bake bidezko eta iraunkorrerako egin duten lana”, eta gaineratu duenez "aurrera egiten ari dira eta ezker abertzaleari lurzorua sasiz garbitzen”
Urkulluk gogora ekarri ditu ezker abertzalearen bozeramaileek “biktimen inguruan egin behar duten autokritika” azpimarratzeko egin dituzten adierazpenak. “Dena dela, ematen du beste kapitulu bat izango dela ezker abertzaleak egingo duen planteamendu horren barruan, eta ez EAJ-PNVri ezta EAJ-PNVren presidente naizen neroni ere gustatzen ez zaigun distantziakidetasuna gordeko dela”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario