sábado, 16 de junio de 2012

Araba euskaraz Bastida. ekinaren 17an



Araba Euskaraz Bastidan 17an.

 bideoa. youtube

 Hiru kilometro inguruko ibilbidea eta lau gune izango ditu. Bastida ikastola izango da jaiaren bihotza. orria


Bastida Arabako ikastolen aldeko jairako prest dago jada. Bihar izango da festa, eta Bastida ikastola, eraikina, izango da jaiaren bihotza. Horretarako prestatu dute ibilbidea.
Hiru kilometro.....

 inguruko ibilbidea prestatu dute ikastolakoek, eta lau gune izango ditu. Horietatik bi herrian bertan egongo dira: lehena ikastolan jarriko dute, eta bigarrena, Marigiloz etorbidean. Jasokundearen Andre Mariaren parrokiak herriaren goiko aldetik ikusiko du Araba Euskaraz, aurreko urteetan ez bezala ibilbidea ez baita hara gerturatuko. Ikastolatik hegoaldera egongo dira beste bi guneak, eta herriko alde zaharretik urrun.
Nahixan taldeak, 2012ko Araba Euskaraz-eko kantaren egileak, kontzertua emango du, beste hainbat talderekin batera: Gatibu, Bizardunak, Ze Esatek!, Jonhy&Joseph, Oihan Vega...
Bastidako ikastola 1979. urtean sortu zen, baina 1989. urtera arte ez zuen Araba Euskaraz antolatu. Ordutik, 2004an eta 2008an antolatu izan du, urte horien artean ekin baitzion ikastolaren azpiegitura handitzeko egitasmoari. Hain zuzen ere, 1979. urtean bederatzi ikaslerekin hasi zen, eta gaur egun 175 ikasle inguru ditu. Hortaz, Bastida ikastolaren helburu ekonomiko nagusia eraikin berrien zorrak ordaintzea da.
Dena den, helburu ekonomikoa baino harago doa 2012ko Araba Euskaraz jaia, leloak agerian uzten duenez: Barneratu, barreiatu. Ikastolen egitasmoa "zabaldu, indartu eta ezagutarazi" nahi du, eta festan parte hartzen duten herritarrei egitasmoaren parte direla erakutsi nahi diete.  berria.info





No hay comentarios:

Publicar un comentario