domingo, 22 de abril de 2012

Gurutze Gorria Kanpezu

Gurutze Gorria.Аџьар Ҟаҧшь.  

 Червен кръст.

 赤十字社.

International Red Cross and Red Crescent Movement.

 Ruĝa Kruco.

 

جمعية الصليب والهلال الأحمر

 




 
 
 
Wikipedia(e)tik
Nazioarteko Gurutze Gorri eta Ilargierdi Gorriaren Mugimendua
Croixrouge logos.jpg
Egoitza Geneva (Suitza)
Mota Osasun erakundea
Ekintza eremua Mundu osoa
Sorrera 1863
Erakundearen webgunea
Gurutze Gorria (edo Ilargi Gorria[1][2]) erabiltzen da Nazioarteko Gurutze Gorria eta Ilargi Gorriaren Mugimenduari buruz hitz egiteko.
Gurutze Gorriaren ikurrak Geneva Batzarren dauden boluntario eta mediku ibilgailuak , eta eraikuntza ofizialak markatzen ditu, eraso militarrik babesteko. Gurutze gorria ez da San Jurgi gurutzearekin nahasi behar, Ingalaterra, Bartzelona, Friburgo eta beste tokien bandera baita. Gurutze horrek bandera osoa betetzen du, Gurutze Gorriak ez.
Behinola Gurutze Gorria besterik ez zen erabiltzen Geneva Batzarren ikurraz, baina musulman herriak protesta egin zituen, kristau sinboloa zela adierazten. Orduan Ilargi Gorria hartu zen sinbolo ofizialaz, islamiar herrialdeetan erabiltzeko.
Honi erantzuten, Israel estatua eskatu zuen Daviden Izar Gorria sinbolo berriaz bere Estatuan erabiltzeko, baina ez zen onartu, zeren onartuz gero munduko erlijio guztiak eskatuko zenute beren sinbolo gorrituak bere herrialdetan ikurraz erabiltzeko.
Gaur egun, Geneva Batzarra erronbo gorria ezaugarria erabiltzea Gurutze edo Ilargi Gorriaz dauden ibilgailu eta erakundeak pentsatzen ari da, mundu osoan sinbolo berdina erabiltzeko.

Eduki-taula

Historia

Henry Dunant 1928ko maiatzeren 8an jaio zen, Genevan (Suitza). 1959. urtean enpresa-proiektu garrantzitsu batek Castiglione (Italia) aldera eraman zuen. Hiria Solferinoko gudu-zelaitik kilometro gutxira aurkitzen dugu. Bertan, Italiaren independentziaren alde, frantziar eta sardiniar armadak Franz Josef enperadorearen soldadu austriarren kontra borrakatzen ari ziren.
Batailak 40.000 zauritu inguru utzi zituen, hala ere, zaurituek ez zuten osasun laguntzarik izan. Hori ikustean, Henry Dunant, bere negozio bidaia alde batera utzita, eskualdeko eta bidaiari batzuen laguntzaz zaurituak artatzeari ekin zion.
Esperientzi horrek utzitako arrasto sakonaren emaitza gisa, 1862an bere gogoetak argitara eman zituen "Solferinoko oroitzapena" liburuan. Argitalapenak Suitzako iritzi publikoan eragina izan zuen eta Gurutze Gorria ernatuko zuen ideia planteatu zuen. Hitzez hitz, honakoa idatzi zuen: "...xedea izango duena gerra garaian zaurituak artatzea lanerako behar bezala trabatutako boluntario gogoetsu eta saiatuen bidez...". Garai haietan, Dunantek behar duen orori- haren erlijioa, arraza, nazionalitatea, usteak eta abar direlarik- laguntza humanitarioa emateko ideian areago sakonduko du, eta aldi berean laguntza bila hasiko da mundu osotik.
1863an, Genevako Herri Inurako Elkateak (erakunde pribatu filantropikoa) berea egin zuen ekimena, eta bost laguneko komisio bat izendatu zuen. Komisio hark proiektua sustatu eta Zaurituak Sorosteko Nazioarteko Batzordea sotu zuen. 1872. urtetik aurrera komisio hau gaur egungo izena hartuko du, Gurutze Gorriaren Elakte Nazionalak.

Sinboloak eta identifikazioa

Gurutze Gorria eta Ilargi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak hiru ikur erabiltzen ditu:
  • Gurutze Gorria
  • Ilargierde Gorria
  • Kristal Gorria
1876an, Errusiarekin gerran ari ziren turkiar soldaduek eta Gurutze Gorria kristautasunaren sinbolo gisa ikusten zuten. Horregatik, turkiar gobernuak Ilargierdi Gorria erabili ahal izatea eskatu zuen. Sinbolo berria aintzatetsia izan zen, eta orduz geroztik herrialde islamiarretan erabiltzen ohi da.
Ikurrek bi eginkizun nagusi dituzte:
  • Babestekoa: gerra garaian, ikurra daramaten pertsonal eta materialak neutroak direla esan nahi du.
  • Adierazteko: Bake garaian, eta dagokiok Elkarte Nazionalaren izenarekin batera, ikurra daramanten pertsonak eta materialak zein erakundekoak diren adierazten du.
2005. urtean, Kristal Gorria ezarri zen babes-ikur gehigarri gisa, Gurutze Gorria edo Ilargierdi Gorriaren Ikurrak erabili nahi ez dituzte Elkarte Nazionak mugimenduko kide moduan ezagutuak izan daitezen.
Adierazi beharra dago, Nazioarteko Mugimenduak lau aldiz jaso duela Nobel Saria, aurrera daraman eginkizun humanitarioaren aitortza moduan.

Oinarrizko printzipioak

Gurutze Gorriaren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak marko ideologiko bat eratu behar izan du, mundu guztian eta boluntario guztien prentsaera barne hartuko duena.
1965. urtean Vienan egin zen Gurutze Gorriaren Nazioarteko XX.Biltzarraren onartutako zazpi Oinarrizko printzipioak, laburbiltzen du erakundearen balioak:
  • Gizatasuna: Gizakien sufrimendua prebenitu eta arintzeko, edozein delarik sufrimendu horren eragilea.
  • Inpartzialtasuna: Nazionalitate, arraza, erlijio, maila sozial edo iritzi politikoaren araberako bereizketarik ez egiteko.
  • Neutraltasuna: Denon konfidantza izan eta mantentzeko. Gurutze Gorria ez da, ez bandu baten alde ez kontran jartzen. Sufrimedua arintzeko eta prebenitzeko baitago.
  • Independentzia: Beti Mugimenduaren printzipioetan oinarrituta jardun ahala izateko.
  • Boluntariotza: Gurutze Gorria, definizioz, interes pertsonalik gabe diharduten boluntarioen erakundea da.
  • Batasuna: Herrialde bakoitzean Gurutze Gorriren, Ilargierdi Gorriaren edo Kristal Gorriaren elkrte bakarra egon daiteke.
  • Unibertsaltasuna: Gurutze Gorriren eta Ilargierdi Gorriaren Nazioarteko Mugimenduak mundu guztian barrena zabaldu nahi duelako.

Nazioarteko eguna

Maiatzaren 8an ospatzen da mundu mailan Gurutze Gorriko Eguna.   <Wikipedia>

No hay comentarios:

Publicar un comentario